FISURA STREETPUNK
Fisura taldea 2000. urte ingurua sortu zuten Bilbo eta Zornotzako lagun kuadrila batek. Pixkanaka taldearen estiloa hobetzen eta definitzen joan zen, betiere streetpunk estiloari bizkarra eman gabe; beraien herriari, ideiak eta bizipenak kantatuz. 2003 hasieran beraien lehen maketa grabatzeari ekin zioten Zornotzako estudio batean "Nuestro camino lo elegimos nosotros" du izena eta 5 kantez osaturik dago eta autodistribuitu egin zuten bereaien kontzertuetan. 2005ean maketa bera kaleratu zuten bi kanta berrirekin eta aurreko maketako kanta baten zuzenekoarekin. Taldea 2009an desegin zen.
0 comentarios:
Publicar un comentario