TTAK

|


Ttak talde donostiarra 1994ean sortu zen Oi! estiloko kantak eta eginez. Taldera jende gehiago batzen eta haize instrumentuak sartzen joan ziren heinean ska musika egiten hasi ziren (nada de ska kalimotxero). Bi lan kaleratu dituzte, lehena lokalean grabaturiko maketa (1996) bat eta bigarrena Attak (Zaunka, 1999) diskoa. Diskoak 11 kanta ditu eta horietako 6 instrumentalak. Jarraian 1999 argitaratutako elkarrizketa bat.

"Zergatik sortu zenuten taldea?

Zeozer egiteko gogoa genuen, baina helburu zehatzik gabe. 94ean hasi ginen hiru lagun, agian horregatik garai hartan egiten genuen musika basatiagoa zen, Oi! eragin handiagoarekin. Taldea osatu ahala, bereziki haize instrumentuak sartzean, erabaki genuen ska egin nahi genuela.

Zergatik daude horren ska talde gutxi Euskal Herrian?

 Hemen ez dago ska kulturarik, musika minoritarioa da, eta ez da errexa ere haize instrumentuak dituen talde bathttp://www.euskonews.com/0057zbk/argazkiak/Ttak.jpg sortzea, nahiz eta azken hau ez den ezinbestekoa ska talde batean oso garrantzitsua da. Zaila da musikariak topatu eta horren talde jendetsua martxan jartzea.

Skalariak-ek bidea erraztu ahal dizue?

Beraiek baino denbora gehiago daramagu, beraiek grabazioak azkarrago atera dituztela da gauza. Kontzertuetan beraien antzeko erantzuna izaten degu. Dena dela gure diskoa hobeto saltzea langundu diezaguke.

Nola funtzionatu zuen duela urte batzuk ateratako maketak?

Duela hiru urte lokalean egindako grabazio bat izan zen, gehienbat kontzertuetan jendeak zeozer grabatua genuen galtdetzen zigulako atera genuen. 500 kopia editatu eta segituan saldu ziren, baina ez ginen oso gustora gelditu soinuarekin. Diskoa kaleratu arte ez degu beste ezer grabatu.

Zer esan dizuete diskoaren portadaz?

Gustu guztietarako iritziak daude, batzuei gustatu zaie eta beste batzuei ez. Ez da guk nahi bezela atera, zenbait detaile eta kolore ez lirateke horrela izan behar. Behintzat portadaz hitz egitea lortu degu, jendeari txokatu egiten dio, eta hori zeozer bada.

Ska disko bat izateko ohi baino serioagoa atera zaizue.

Ska ez da zertan musika alaia izan behar, serioa ere izan daiteke. Gertatzen dena zera da, hemen ska patxangarekin nahasten dela, eta ez du zertan horrela izan. Arazoa Ska-P skarekin lotzea da. Dantzan jartzen gaituen musika gustoko degu, baina horrek ez du esan nahi entzuten ditugun taldeak blues edo jazz-aren eraginik ez izateak. Hau ez da ezer berria, ska hasi zenean Jamaikan jazz jamaikarra deitzen zitzaion.

Harritzekoa da 11 kantetatik 6 instrumentalak izatea.

Egia esan ez degu letrak ateratzeko erraztasun gehiegirik, eta momentu batzuetan kantaririk gabe egoten ginanez, kanta instrumentalak egiten genituen. Hala ere gure eragin nagusia den ska jamaikarra entzunez gero ohartuko zera badaudela ia osorik instrumentalak diren diskoak. Ez da arraroa.

Ahotsa duten kantak jai giro handiagoa dutela dirudite.

Kantatuak bereziki azkarragoak dira, haize instrumentuak languntzarako baino ez ditugu sartzen; instrumentalekin aldiz aurkakoa gertatzen da, solo gehiago dituzte eta musikalki landuago daude.

Diskoaren kredituen arabera ez dezue kantanterik.

Bai, hasiera batean Koldoren izena jarri genuen, baina arazoren bat izan zen transkribitzean eta azkenean ez da atera. (Zaunka Diskako arduradunak parre  artean dio diskoaren %50ean ere parte hartzen ez delako ez dela atera)

Rock taldeen famari inbidia diozue?

Argi dago edozein rock estilok skak baino talde, kontzertu edo ikusle gehiago izaten dituela, baina asumitua degun zerbait da. Noski gustatuko litzaigukela talde gehiago izatea eta mugimendu gehiago izatea Alemania, EEUU edo Kataluinian bezela, baina ez dago gure eskuetan.

TESTUA: AITOR ZUBIZARRETA"       http://www.inforock.net/?p=6666

0 comentarios:

Publicar un comentario