4 SKINS

|



4 Skins taldea Ingalaterran sortu zen 1979an, Londreseko Ekialdean hain zuzen. Gary Hodges (abeslaria), Tom McCourt (gitarra), Steve 'H' Hammer (baxua) eta Gary Hitchcock-ek (bateria) sortutako taldea 1984ean desegin zen, beraien bizitza laburrak Oi mugimenduaren historian uztea eragotzi ez zuelarik.

Taldekideak furbol partidutatik eta Sham 69 edo Menace bezalako kontzertuetatik ezagutzen ziren. Hasierako formazioa lehenago aipaturikoa izan arren bertatik musikari asko pasa ziren, hala nola Roi Pearce (The Last Resort) edo Paul Swain (Skrewdriver). 2007an taldea berriz osatu zuten Hodge eta Hammer-ek, gitarran Mick Geggus eta baterian Andy Russell (Cockney Rejects) jarri zirelarik. 2008an taldeari Gary Hodges' 4-Skins izena jarri eta Punk and Disorderly edo Blackpool Rebellion bezelako jaialdi famatuetan parte hartu zuten. 2010ean The Return estudioko diska kaleratu zuten Randale Records disketxearekin.

Ondorengoa Rising Free fanzinean 1981ean argitaratutako elkarrizketa euskeratua da:

Langilego klasearen generazio berriak lehiakide ugari ekarri ditu baina gaur egun pole positionean egotea ospa dezakeen bakarra 4-Skins taldea da. Zoritxarrez honek ez die street rock-aren hornitzaile nagusiengandik eespero litekeen abantailarik ekarri. Prentsa sentsazionalista saiatu da taldearekin eta Oi! mugimenduarekin batzen. Jakina prentsa nazionala, bere aldetik, taldearen inguruko gertaerei oihartzun handia eman die neurrigabe puztuz. Southall-ko  istiluen erantzuletzat jo dituzte, baina taldeak ez die akusazio horiei jaramonik egin. Talde baten arrakastaren gakoetako bat arazoei aurre egiteko duen gaitasuna da eta 4-Skins taldeak arazo hauei nola erantzun dien erreparatuz ezerk geldiaraziko ez dituela dirudi. Duela gutxi beraien lehen singlea "Clockwork Fun" zigilupean auto-ekoiztu izana hasiera baino ez da...

Ondorengo elkarrizketa Bridge Housen egin zitzaienen Gary Hodges abeslari eta Hoxton Tom McCourt baxujoleari.

Lehen galdera Gary Hodgesentzat. "A.C.A.B" kantaren kaleratzea luzaroan itxarondakoa izan da, noizbait ikusiko al du argia biniloan? "Ahal baldin badegu bai, Adam and the Ants-ek bezela arrakasten zerrendetan lehenak izango gera!!"

Gary eta Tom ados daude Oi! mugimenduak punkiak eta skinak batu dituela baieztatzean, baina kezkatu xamar daude mugimenduaren barnean aurkitzen diren elementu biolentoekin. Garyren hitzetan "Arazo isolatuak izan dira eta pertsonalki guk ez degu inongo arazorik izan gure biretan"." Gainera Valac Vander Veen-ek esandakoek ez dute batere laguntzen. Bira horretan jazotakoa zera izan zen, atezainek ume batzuei egurra eman zitela" gaineratu du Tomek. "Denok zipriztindu gaitu honek. Kazetari honek gure eta Oi!-aren itxura biolentoa eman nahi izan du".

Zergatik eman zenituzten horrenbeste kontzertu Eskozian eta iparraldean birekin hasi zinetenean? Tomek azaldu duenez "Hori Skully-ren, gure manager zaharra, kontua izan zen. Kontzertu horiek denak lortzen zizkigun 100 liberagatik, baina horrekin ozta ozta irabazten genuen gastuentzako. Rgin bagenituen esperientzia irabazi eta jendeak ezagut gintzan izan zen".

Taldeak, batez ere Garyk, adierazi izan du bere kezka musikara dedikatzearekin egun osoa, arrazoi ekonomikoak medio. Uxatu dituzu kezka hauek Gary? "Gustatuko litzaiguke guztiz entregatu ahal izatea musikara, baina hortaz bizi ahalko bagina. Baina emaztea eta haurra mantendu beharra daukat. Beraz dirua lortu behar det beraiek zaintzeko. Ez naiz nere buruaz kezkatzen beraiek ondo dauden bitartean". Tomek gaineratu du bera laister ezkontzekotan dagoela eta diru beharra duela. "Bai behar dezu, zeren neska hau galdu ezkero ez dezu besterik topatuko" zirikatzen du Garyk sarkasmoz. Tom-eri ez dio graziarik egin.

Ezberdintasunik ikusten al dezu langile klaseko talde berrien eta zaharren artean, adibidez Sham and Menace? Gary: "Noski, baina ez horrenbeste Menace-kin, zeren zuk esan bezela, langile klaseko talde bat zen. Baina Sham, zeintzuk pertsonalki ezagutzen nituen beraiekin atera ohi nintzelako, Kingston ingurutik zetozen. Ez ziren benetan langile klaseko talde bat, errealitatean eszenifikazio bat baino ez zuten egiten". Orduan zuek Menace-kin antzekotasun handiagoa dezute jarreran? "Bai, talde zahar gehienak langileko klasekoak izatearen itxura eman nahi zuten, baina errealitatean erdi mailako klaseko arte ikasleak baino ez ziren. Gaur egungo taldeak bai direla benetakoak".

Talde berrietatik Tom eta Garyk gustuko dute Last Resort. Garyk onartzen du "Egia esan ez det Infa Riot gehiegi entzun, ez zaizkit gustatzen". Pertsonalki ala musikalki? Gary: "Ez dut Lee Wilson gustoko". "Bertan behera utzi gintuen" dio Tom-ek, "Elkarrekin genbiltzan gure disketxe propioa sortzeko proiektuarekin eta izorratu egin gintuzten Secret Records-ekoekin joanez". Gustatuko litzaizueke disketxe handi batekin sinatzea? "Noski!! Proposamen solte batzuk izan ditugu, baina behin betiko ezer ez, ez degu konpromisorik nahi ezta gure izena aldatu beharrik erez".

Taldeari hobeto doakio Londresetik kanpo, zeren Garyk dioen bezela "Londreseko gazteek talde aukera zabala dute, beraz kanpora joaten geranean gehiago estimatzen gaituzte".

Garyk azken mezua eman digu: "Guk belarriz joko degu eta ea zer pasako den".

Elkarrizketa egin zenetik 4-Skins-ak banandu egin dira, ez zutelako konpromezurik nahi edo beste arrazoiren bategatik. Elkarrizketak historiarako balioko du.





0 comentarios:

Publicar un comentario