ASTA KASK

|



Asta Kask 80. hamarkadako punk talde suediarra da. Töreboda herriko lau gazte hauek argi zituzten beren eraginak Kiss edo Sex Pistols taldeenak zirela. Garai hartan kontzertu asko eskaini zituzten, horietako bat dantza saioetarako taldeak kontratatzen zituen tipo batek lortu zien parke batean jotzeko... imajina dezakezue nola bukatu zan dena, KAOSA!!!!! Raggare (Greaser subkulturako jendea) batzuk agertu ziren eta punta zorrotzeko amerikar ukabilekin eta taldeak poliziak babesturik alde egin behar izan zuen.

Urte gutxiren buruan arrakasta itzela lortu zuten, 1984 inguruan adibidez asteko 2 kontzertu edo ematen zituzten; hau izan zen beraien urte arrakastatsuena. Azkenean horrenbeste kontzertu proposatzen bai zizkieten ezetz esaten hasi behar izan zutela, horrela hasi zen taldearen gainbehera. 1986ean jotzeari utzi zioten.

1989an atzera batu ziren, baina bitarte horretan taldekideak beste zenbait proiektutan jardun zuten (Costa Nostra edo Strebers). Itzuli eta lehen kontzertua eman behar zutenean horrenbeste jende joan zen ikustera, ikusleak bata bestearen gainetik saiatu baitziren aretora sartzen. Tipo batek teilaturaino eskalatu, leiho bat hautsi eta aretoan sartzea lortu zuen, mundu guztia ero moduan zebilen nola edo ala sartu nahian. Egoera ikusirik hurrengo egunean beste kontzertu bat emango zuela zin egin zuen taldeak. Hiru urte geroago taldeak berriz utzi zion jotzeari.

2003an Stockholmeko taberna batean Ester Kex taldeak jo zuen. Zurrumurruak zebiltzan ordea ez ote zen Asta Kask taldearen itzulera izango, horrela izan zen Ester Kex izen faltsuarekin atera zen Asta Kask. 2004ean Wolfbrigade, lehenago Wolfpack bezela ezagunak (Crust punk zaleek ezagutuko dute taldea), taldeko bateria sartu zen Asta Kask-en.


0 comentarios:

Publicar un comentario