APURTU

|


Apurtu taldea sortzearen ideia 1986ean sortu zen Vomitok eta Kortatuk Irunen emandako kontzertu batean, baina ez zen 1988arte izan taldea osatu ahal izan zutela. Hasierako ensaioak kaosa eta zarata besterik ez ziren eta entseiu lokaletik bota zituztenean geldialdi bat egin behar izan zuten lokal berria topatu arte Hendaian. 1994 inguruan igande goizetan baino ezin zuten enseiatu, beraz askotan ensaioak baino gehiago after bateko parranda zirudieten. Horrez gain zaila zen kontzertuak antolatzea, beraz ahal zuten toki guztietan jotzen zuten. Anekdota bezela; behin Hendaiako jatetxe batean jotzeko kontratatu zituzten berbena talde bat zirelakoan, jotzen hasi eta segituan jabeak bolumena jeisteko eskatu zien. Taldearen ezezkoaren aurrean poliziari hots egin zion jabeak, beraz kontzertua bertan behera geratu zen, kobratzerako orduan nagusiak etziela ordainduko esan zienean Apurtuko kideak eta beren lagunak afaltzera geratu ziren, nola ez ordaindu gabe alde egin zuten.
Ondorengo urteetan kontzertu ugari eman zituzten EH osoan eta baten bat Espainiar estatuan. Azkeneko diska kaleratu ondoren Alemania, Slovakia eta Bulgaria inguruan giran ibili dira.


0 comentarios:

Publicar un comentario