Mostrando entradas con la etiqueta punk. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta punk. Mostrar todas las entradas

INFA RIOT

| 0 comentarios




77ko Punkak izandako indarra galtzen zihoan, talde batzuk salduta, beste batzuk utzita; Tatcherismoaren garaiak ziren, krisia, liberalismoa, langile klasearen zapalkuntza... Kontestu horretan zenbait gaztek egoera horri aurre egiteko musika erabili zuten adierazpide bezela, horrela sortu ziren Sham 69, Cockney Rejects, Angelic Upstarts eta nola ez, Infa Riot.

Infa Riot taldea Londres iparraldeko auzo batean sortu zen 1980ean. Taldearen laugarren kontzertuan, Horsey Community Center-ean, ikusi zituen Mensik (Angelic Upstarts-eko abeslaria) lehenengoz eta horrenbeste gustatu zitzaizkion ezen taldeari buruzko artikulu bat publikatzea erabaki bai zuen. Garai hartan Sounds (The Gonads taldeko Garry Bushell-ek editatua) aldizkariarentzat lana egiten zuen Mensik.

1981ean Infa Riot-en bi kanta, "Riot Riot!" eta "We outnumber you", "Strength thru Oi!" albumean argitaratu ziren. Horrek zenbait ate ireki zizkien eta urte berean Secret Records disketxearekin kontratua sinatu zuten.

Hurrengo urteetan arrakasta handia izan zuten, baita kontzertu ugari eman ere. Kontzertu horietan arrunta zen biolentzia eta askotan borroka handiak izaten ziren. "New Punk Conventions" jaialdian adibidez Hammers futbol taldeko jarraitzaileek uste izan zuten West Hamm-eko jarraitzaileak jaialdian zirela eta arazo bila sartu ziren justu Infa Riotek jotzen zuen unean. Ilabete batzuk geroago beste borroka bat izan zen Acklam Hall aretoan Infa Riot jotzen ari zela. Gertaera horiek eta prentsak fama txarra eman zioten taldeari, egia da izenak eta kanten letrek ere ez zutela gehiegi lagundu. 

Baina agian taldearekin loturiko istilu handienak The Gathering of the Clans jaialdian izan ziren. The Exploited taldeko Wattie Buchan-ek "Fuck a mod" gabon kanta kantatu zuen, noski bertako modei ez zitzaien batere gustatu eta gau osoan zehar luzatu ziren istiluak izan ziren.

1982an Londreseko Southall auzoko Hambrough Tavern tabernan 4 Skins, Business eta Last Resort taldeek kontzertua eskaintzen ari zirela istilu larriak izan ziren asiar talde handi batek taberna molotoff koktelekin eraso ondoren. Prentsa sentsazionalista segituan hasi zen betiko zaborra botatzen. Ondorengo urteetan oso zaila izan zen Oi! kontzertuak antolatzea. Infa Riot taldea bertan izan ez arren zituen aurrekariengatik prentsan asko agertu zen taldea; azkenik, egoera ikusita, taldeari izena aldatzea erabaki zuten Infa´s izena jarriaz. 1984ean desegin ziren.



ASTA KASK

| 0 comentarios



Asta Kask 80. hamarkadako punk talde suediarra da. Töreboda herriko lau gazte hauek argi zituzten beren eraginak Kiss edo Sex Pistols taldeenak zirela. Garai hartan kontzertu asko eskaini zituzten, horietako bat dantza saioetarako taldeak kontratatzen zituen tipo batek lortu zien parke batean jotzeko... imajina dezakezue nola bukatu zan dena, KAOSA!!!!! Raggare (Greaser subkulturako jendea) batzuk agertu ziren eta punta zorrotzeko amerikar ukabilekin eta taldeak poliziak babesturik alde egin behar izan zuen.

Urte gutxiren buruan arrakasta itzela lortu zuten, 1984 inguruan adibidez asteko 2 kontzertu edo ematen zituzten; hau izan zen beraien urte arrakastatsuena. Azkenean horrenbeste kontzertu proposatzen bai zizkieten ezetz esaten hasi behar izan zutela, horrela hasi zen taldearen gainbehera. 1986ean jotzeari utzi zioten.

1989an atzera batu ziren, baina bitarte horretan taldekideak beste zenbait proiektutan jardun zuten (Costa Nostra edo Strebers). Itzuli eta lehen kontzertua eman behar zutenean horrenbeste jende joan zen ikustera, ikusleak bata bestearen gainetik saiatu baitziren aretora sartzen. Tipo batek teilaturaino eskalatu, leiho bat hautsi eta aretoan sartzea lortu zuen, mundu guztia ero moduan zebilen nola edo ala sartu nahian. Egoera ikusirik hurrengo egunean beste kontzertu bat emango zuela zin egin zuen taldeak. Hiru urte geroago taldeak berriz utzi zion jotzeari.

2003an Stockholmeko taberna batean Ester Kex taldeak jo zuen. Zurrumurruak zebiltzan ordea ez ote zen Asta Kask taldearen itzulera izango, horrela izan zen Ester Kex izen faltsuarekin atera zen Asta Kask. 2004ean Wolfbrigade, lehenago Wolfpack bezela ezagunak (Crust punk zaleek ezagutuko dute taldea), taldeko bateria sartu zen Asta Kask-en.


4 SKINS

| 0 comentarios



4 Skins taldea Ingalaterran sortu zen 1979an, Londreseko Ekialdean hain zuzen. Gary Hodges (abeslaria), Tom McCourt (gitarra), Steve 'H' Hammer (baxua) eta Gary Hitchcock-ek (bateria) sortutako taldea 1984ean desegin zen, beraien bizitza laburrak Oi mugimenduaren historian uztea eragotzi ez zuelarik.

Taldekideak furbol partidutatik eta Sham 69 edo Menace bezalako kontzertuetatik ezagutzen ziren. Hasierako formazioa lehenago aipaturikoa izan arren bertatik musikari asko pasa ziren, hala nola Roi Pearce (The Last Resort) edo Paul Swain (Skrewdriver). 2007an taldea berriz osatu zuten Hodge eta Hammer-ek, gitarran Mick Geggus eta baterian Andy Russell (Cockney Rejects) jarri zirelarik. 2008an taldeari Gary Hodges' 4-Skins izena jarri eta Punk and Disorderly edo Blackpool Rebellion bezelako jaialdi famatuetan parte hartu zuten. 2010ean The Return estudioko diska kaleratu zuten Randale Records disketxearekin.

Ondorengoa Rising Free fanzinean 1981ean argitaratutako elkarrizketa euskeratua da:

Langilego klasearen generazio berriak lehiakide ugari ekarri ditu baina gaur egun pole positionean egotea ospa dezakeen bakarra 4-Skins taldea da. Zoritxarrez honek ez die street rock-aren hornitzaile nagusiengandik eespero litekeen abantailarik ekarri. Prentsa sentsazionalista saiatu da taldearekin eta Oi! mugimenduarekin batzen. Jakina prentsa nazionala, bere aldetik, taldearen inguruko gertaerei oihartzun handia eman die neurrigabe puztuz. Southall-ko  istiluen erantzuletzat jo dituzte, baina taldeak ez die akusazio horiei jaramonik egin. Talde baten arrakastaren gakoetako bat arazoei aurre egiteko duen gaitasuna da eta 4-Skins taldeak arazo hauei nola erantzun dien erreparatuz ezerk geldiaraziko ez dituela dirudi. Duela gutxi beraien lehen singlea "Clockwork Fun" zigilupean auto-ekoiztu izana hasiera baino ez da...

Ondorengo elkarrizketa Bridge Housen egin zitzaienen Gary Hodges abeslari eta Hoxton Tom McCourt baxujoleari.

Lehen galdera Gary Hodgesentzat. "A.C.A.B" kantaren kaleratzea luzaroan itxarondakoa izan da, noizbait ikusiko al du argia biniloan? "Ahal baldin badegu bai, Adam and the Ants-ek bezela arrakasten zerrendetan lehenak izango gera!!"

Gary eta Tom ados daude Oi! mugimenduak punkiak eta skinak batu dituela baieztatzean, baina kezkatu xamar daude mugimenduaren barnean aurkitzen diren elementu biolentoekin. Garyren hitzetan "Arazo isolatuak izan dira eta pertsonalki guk ez degu inongo arazorik izan gure biretan"." Gainera Valac Vander Veen-ek esandakoek ez dute batere laguntzen. Bira horretan jazotakoa zera izan zen, atezainek ume batzuei egurra eman zitela" gaineratu du Tomek. "Denok zipriztindu gaitu honek. Kazetari honek gure eta Oi!-aren itxura biolentoa eman nahi izan du".

Zergatik eman zenituzten horrenbeste kontzertu Eskozian eta iparraldean birekin hasi zinetenean? Tomek azaldu duenez "Hori Skully-ren, gure manager zaharra, kontua izan zen. Kontzertu horiek denak lortzen zizkigun 100 liberagatik, baina horrekin ozta ozta irabazten genuen gastuentzako. Rgin bagenituen esperientzia irabazi eta jendeak ezagut gintzan izan zen".

Taldeak, batez ere Garyk, adierazi izan du bere kezka musikara dedikatzearekin egun osoa, arrazoi ekonomikoak medio. Uxatu dituzu kezka hauek Gary? "Gustatuko litzaiguke guztiz entregatu ahal izatea musikara, baina hortaz bizi ahalko bagina. Baina emaztea eta haurra mantendu beharra daukat. Beraz dirua lortu behar det beraiek zaintzeko. Ez naiz nere buruaz kezkatzen beraiek ondo dauden bitartean". Tomek gaineratu du bera laister ezkontzekotan dagoela eta diru beharra duela. "Bai behar dezu, zeren neska hau galdu ezkero ez dezu besterik topatuko" zirikatzen du Garyk sarkasmoz. Tom-eri ez dio graziarik egin.

Ezberdintasunik ikusten al dezu langile klaseko talde berrien eta zaharren artean, adibidez Sham and Menace? Gary: "Noski, baina ez horrenbeste Menace-kin, zeren zuk esan bezela, langile klaseko talde bat zen. Baina Sham, zeintzuk pertsonalki ezagutzen nituen beraiekin atera ohi nintzelako, Kingston ingurutik zetozen. Ez ziren benetan langile klaseko talde bat, errealitatean eszenifikazio bat baino ez zuten egiten". Orduan zuek Menace-kin antzekotasun handiagoa dezute jarreran? "Bai, talde zahar gehienak langileko klasekoak izatearen itxura eman nahi zuten, baina errealitatean erdi mailako klaseko arte ikasleak baino ez ziren. Gaur egungo taldeak bai direla benetakoak".

Talde berrietatik Tom eta Garyk gustuko dute Last Resort. Garyk onartzen du "Egia esan ez det Infa Riot gehiegi entzun, ez zaizkit gustatzen". Pertsonalki ala musikalki? Gary: "Ez dut Lee Wilson gustoko". "Bertan behera utzi gintuen" dio Tom-ek, "Elkarrekin genbiltzan gure disketxe propioa sortzeko proiektuarekin eta izorratu egin gintuzten Secret Records-ekoekin joanez". Gustatuko litzaizueke disketxe handi batekin sinatzea? "Noski!! Proposamen solte batzuk izan ditugu, baina behin betiko ezer ez, ez degu konpromisorik nahi ezta gure izena aldatu beharrik erez".

Taldeari hobeto doakio Londresetik kanpo, zeren Garyk dioen bezela "Londreseko gazteek talde aukera zabala dute, beraz kanpora joaten geranean gehiago estimatzen gaituzte".

Garyk azken mezua eman digu: "Guk belarriz joko degu eta ea zer pasako den".

Elkarrizketa egin zenetik 4-Skins-ak banandu egin dira, ez zutelako konpromezurik nahi edo beste arrazoiren bategatik. Elkarrizketak historiarako balioko du.





VANILLA MUFFINS

| 0 comentarios




Vanilla Muffins taldea Suitzan sortu zen 1994 inguruan. Urte askoan kontzertuz kontzertu ibilitakoak dira eta denbora horretan 15 disko kaleratu eta bildumatan parte hartu dute. Beraien estiloa 77ko punka bezela defini daiteke, Ramonesek edo antzeko taldeek egiten zutenaren antzekoa, nahiz eta beraiek hasieratik Sugar Oi! bezela definitu izan duten.

"Tribute song" (1994)
"Sugar Oi will win" (1994)
"The spice of life" (1995)
"The Devil is Swiss" (1997)
"Ultra fine day" (1998)
"Boy's in red&white" (1998)
"Gimme some sugar" (1999)
"Hail! Hail! sugar oi" (2000)
"Sugar oi! Come on!" (2000)
"Mommy's wonderful"(2000)
"The power of sugar oi" (2001)
"Sugar oi will win" (2002, reedizioa)
"All give some" (2002)
"The drug is football" (2003)
"The great Sugar Oi swindle" (2004)
"The football years - Hooligan rock" (2005)



SKALOPE

| 0 comentarios


Skalope taldea Erandion sortu zen 1985ean, hasiera batean 3 taldekide besterik ez ziren baina segituan 7ko taldea osatu zuten.Taldean inork euskeraz jakin ez arren kanta dexente dituzte euskeraz; Sabinek, kantaria, zera zioen Argia astekarian egindako elkarrizketa batean 1989an "Garbi utzi nahi dugu euskara jakin nahi genukeela; ni naiz lehena talde bati euskaraz kantatzea eskertzen. Bestalde, askotan kanta egin eta ikusten da, honi euskarazko letra dogokio, eta honi gaztelerazkoa; kantak berak esaten dizu. Hala ere niri askoz gehiago gustatzen zait euskaraz kantatzea".



EKIN

| 0 comentarios


Talde honi buruz ezer gutxi dakit, Orereta edo Irun ingurukoak ziren eta 80. hamarkada bukaeran sortu zen taldea.


ZAKARRAK

| 0 comentarios




Zakarrak 1986 Arrasaten (Gipuzkoa) sortutako euskal musika taldea da, 1994arte izan ziren eszenatokietan. Talde honek Oi! musika egiten zuen eta Euskal Herriko estilo honetako talderik esanguratsuenetarikoa da. Gaur egungotalde askok Zakarraken bertsioak jotzen dituzte. 

RUDIMENTARY PENI

| 0 comentarios


Rudimentary Peni taldea Ingalaterran sortu zen 80. hamarkadan. Taldea eta bereziki kantantea (Nick Blinko) famatuak dira letra ilun, zorrotz eta makabroengatik; diotenez Blinko sikiatrikoan zela idatzi zituen horietako asko. Taldearen izenak bestalde biologia klase batean du jatorria. Eskolan zirela irakasleak klitorisa garatu gabeko zakila zela esan zien eta hortik datorikio taldeari izena. 80. hamarkada erdialdean geldialdi bat izan zuten taldekide bati kantzerra atzeman bai zioten, lau urte geroago berriz itzuli ziren. Taldearen historia guztian 5 LP eta 6 EP kaleratu dituzte, gaur egun oraindik lanean jarraitzen dutelarik.



BUZZCOCKS

| 0 comentarios



Buzzcocks taldea Ingalaterran sortu zen 70 hamarkada erdialdean. Lehen kontzertua beren eskolan eman zuten, eta formazio horrekin egindako kontzertu bakarra izan zen. Hurrengo kontzertua Sex Pistols taldearen telonero bezela izan zen. Kontzertu honetara joan ahal izateko taldekide batek jefea por culo hartzea bialdu eta lana utzi behar izan zuen; horri esker fama lortu zuten. Anarchy Tour-ean parte hartu eta gero beraien lehen lana kaleratu zuten. Beste talde askok bezela aldaketa, banaketa eta itzulerak jasan dituzte; gaur egun oraindik kontzertuak ematen dituzte.


COMMANDO 9mm

| 0 comentarios


Commando 9mm taldea 1983an sortu zen Madrilen Larsen eta La UVI taldeetako partaideekin. Segituan single bat kaleratu zuten Jonny coge el subfusil eta Odio en sudamerica kantekin. Single horrekin musika lehiaketa batean irabazi zuten. Hurrengo urteetan bi LP kaleratu zituzten "Amor frenopatico" (1986) eta "Unete al Commando" (1987). 1990ean "Comando" diskoa kaleratu zuten, baina diskoetxerekin eta beraien artean zenbait arazo izan ondoren taldea desegin zuten. 1995ean berriz itzuli ziren Madrilen eta Euskal Herrian zenbait kontzertu egiteko. 2000. urteko disko baten reedizioak izandako arrakastak berriro taula gainera itzultzea eragin zuen. Azkenik 2004ean desegin zen taldea. Kuriositate bezela; duela dexente kontatu zidaten, oker ez banago behintzat, Commando 9mm taldekideren batek fanzineren bat argitaratzen zuela eta fanzinearen salmentak handitzeko edo burua junda zuelako ordurako, anfeta pastilak oparitzen omen zituen fanzinearekin batera.




SUTURA - 15 años de SUTURA (1997-2012)

| 0 comentarios


 
 
 
 
"15 urte, bizitza erdia, erraz esaten da... Abentura hau hasi genuenean horrenbeste iraungo genuela esan izan baligute barre egingo genuke, baina, gaur egun ezin dugu hau gabe bizitzea, zeozer faltako litzaiguke...

Badakigu ez garela ezer izatera iritsi, ez eta frontoirik bete eta... oso gutxik ezagutzen gaituztela, baina denbora honetan 4 lan erditu ditugu, oso ondo pasa degu eta horrenbeste jende ikaragarri ezagutu degun, ezingo bai genituzke denak aipatu. Horregatik bakarrik pena merezi izan duela ziurta dezakegu...
 
Lan honekin, aurrera begiratu aurretik, atzera begiratuz orain arte egindakoa errepasatu nahi degu. 15 urte, 15 kanta. Ezagutzen gaituztenentzat gure ondoan igarotako momentu onak gogoratzeko, eta ezagutzen ez gaituztenentzat, ezagutzeko, aukera ezin hobea da. Geuk gure aldetik zuzenekoetan kaka ematen jarraitzen degu, hori bai degu gustoko..."
 

MCD

| 0 comentarios




M.C.D.  "Me Cago en Dios"en akronimoa da. Punk rock talde hau Bilboko 17 urtetako gazte batzuk sortu zen 1979an. Ensaio lokala garai hartako bilboko beste zenbait talderekin banatzen zuten, hala nola Dreams, Crisis, Fase edo Zanahoria Electrica. MCDren lehen kontzertua, miliko baimen bat baliatuz, Vulpes-ekin batera izan zen 1981ean Tope deituriko lehiaketan. Rockan taldekideak ezin izan zuen kontzertuan parte hartu Jakan bahitua bai zuten.

80. hamarkada erdikaldean Niko eta Rockanek, Virgi eta Bernar laguntzaile zituztela, beraien lehen maketa grabatu zuten "Empezamos un 23-F" . Kontzeru gutxi eskeini arren zuzeneko ona zuten, nahiz eta batzuetan kontzertu horiek eskandalu bihurtu; Bilboko Inauterietan izandako eskandalu baten ondorioz kontzertu munizipaletan jotzea debekatu zieten. Ondoren "Condenados a luchar" rekopilazioan zenbait kanta atera zituzten beste talde batzuekin batera. 87an "Bilboko gaztetxean" zuzenekoa kaleratu zuten ere.

8 urte Bernarri behar zutenean bateria jotzeko eskatzen ibili eta gero, fijo bat bilatzeko garaia zela erabaki zuten. Gainera aurreko disketatik kanpo utzi zituzten kanta asko zituzten eta horiek grabatu nahi zituzten, orduan Gazte Hilak taldeko Jimmy sartu zen bateria jotzaile. Berarekin taldearen bigarren LPa "Jodete!" grabatu zuten 1988an; diska honekin taldeak estatu mailako fama lortu zuen, garaiko punk-rock talde onena kontsideratzen zelarik. Diska atera eta belaxe Niko Inglaterra joan zen lanera eta Neil sartu zen bere ordez. Neilekin,1991an, "De ningun sitio a ninguna parte" diska egin zuten, arrakasta handia izan zen.


Niko Ingalaterratik itzultzean "MCD- Grandes exitos de otros" diska atera zuten, izenak dioen bezela beste talde famatu batzuen kantak bertsioneatuz. Segidan Rockan-ek, abeslariak, taldea uztea erabaki zuen eta MCD bertan behera uztearen edo kantari berria aurkitzearen atakan egon zen.

Bolada baterako Nikok hartu zuen mikroaren ardura kantari berria aurkitu arte. Orduan izan zen Montxo Armendarizek bere pelikula berriari, "Historias del Kronen", musika jartzeko kontratatu zituela. Baina interes komertzialak medio ez zion laguntza handirik eskeini taldeari. 1995ean "Asako Pako" grabatu zuten, diska kaleratu eta bereala "Putakaska" taldeko Suekok jarri zion ahotsa MCDri zuzenekoetan.

1997an "Inoxidable" atera zuten eta 98an "Y Punkto". Azken diska honen izenari kasu eginez Joaquin eta Neil-ek taldea utzi zuten zenbait desadostasun zirela medio. Orduan Lino (Parabellum) sartu zen gitarra jole. 2000. urtean "imbecil.com" autoekoiztutako diska kaleratu zuten internet bidez eta diska berdina fisikoki, prezio duin batean, Zero Recordesen bidez. Beraiek beren lokalean grabatu izan arren (musikalki kalitate txarrekoa) 24.000 deskarga eta 14.000 kopia baino gehiago saldu zituzten. Bi urte ezer berririk sortu gabe egon eta gero Bilboko konpartsen 25. urteurrenaren omenaldiz "Un yankee vino a Bilbao" kanta egin zuten errekopilazio baterako.

2003an Niko nazkatu zen taldekideek entsaiatzen etzutelako eta managerraren jarreragatik, MCD jada ez zen musika talde bat marka komertzial bat baizik. Taldea utzi eta bereala Joaquin, Bernar eta beste lagun batekin batera Motorsex taldea sortu zuten, bien bitartean MCD taldean ez zen hasierako inor geratzen. 2003-2008 bitartean Motorsex taldeak diska bat eta 4 single egin zituzten, denak Copyleft lizentziapean.



2007ko Urtarrilean MCD taldearen trapu zikinak ezagutarazi ziren. Taldekide zaharrek (originalek) managerrari bere gestio tamalgarriaren diru diru kontuak eskatu zizkioten, honek ezezkoa eman zien. Arazoa urte batzuk lehenagotik zetorren eta MCD berriak gerta zitekeena (eta gertatuko zena) aurreikusiz "MaCarraDa" (2004) diska atera zuten MCDren esplotazioaren azken saiakeran. Ondoren izena aldatu eta Macarrada deitzera igaro ziren arazoak ekidin asmoz.

2005ean MCD ko taldekide originalak batu ziren beraien manager eta taldekide ohiek, kontzertuz kontzertu, egindako historia musikalaren usurpazioa denuntziatzeko. Zenbait istiluren ondoren MCD talde originalak ehorzketa kontzertu bat eskeini zuen hasierako taldekide guztiekin, Rockan barne. Azken kontzertu hau taldearen historia unibertsala kontatzen duen DVD batean atera behar dute hauetako urte batean.



SASKARRAK - MAKETA

| 0 comentarios


Saskarrak taldekoek eskuzabaltasun handiz beraien maketa pasa digute beraien biografiarekin batera. Mila esker aportazioagatik, segi egurra ematen!!

2009ko abuztuan elkartu ginen lehen ensaioa egiteko, Iruñeako Txantrea auzoan; Garazi (bajuan), Gorka (baterian), eta erromatik EHra bizitzera etorritako Lontxo (gitarran). Lontxo etortzerakoan hasten da aspaldi buruan izandako ideiaren gauzatzea; txantrea bertako punk-oi talde bat.  Geroztik gaur eguneko osaera izan arte bi lagun pasatzen dira ahotsatik, Jorge eta Hodei (akto reflejo) 2011an Jaunak (Banda Batxoki - bateria) mikrofonoa hartzen duen arte. Bigarren gitarra bat ere sartzen da, Ibarra, baina hilabete batzuen buruan uzten du. 
2010ean Gazte Asanbladaren bitartez auzoko musika taldeen asanblada sortzen da garai oparoen señale eta, bertatik talde gazteen bilduma egitea proposatzen da. Proiektu hortarako bi kanta grabatu genituen: "Hire Amorrua" eta "Kolpez Kolpe". 
2011ko inauteritan gure lehen kontzertua (lau kanta) eman genuen Gorka eta Lontxoren etxeko terrazatik. eta ordutik aurrera hasi ginen zuzenekoak eskeintzen.
2011ko urrian "eraikitzeko suntsitzen" maketa grabatu genuen, Lesviolentan eta Leihotikan taldeen ensaio lokalean eta bitarteko eskasekin, Germanen (lesviolentan) eskutik. Konponketa handirik gabe kalera ateratzea erabaki genuen gure musika ezagutzera ematen hasteko.Garai latzei aurre egiteko musika konprometitua.

SUTURA

| 0 comentarios




Sutura taldea noiz sortu zuten ere ez daki talde berak. Zergatik? Bi laguntaldek erabaki zuten lokal bat alokatzea musika jotzen ikasteko eta entsaiatzeko. Jendearen sartu-irtena etengabea zen eta proiektua hutsaren peskizan zebilen.

Hori zen Sutura taldearen jaio aurretiko historia 1995ean Trintxerpen (Gipuzkoa). Entsaio-gela hark entzun zituen Eskorbuto eta la Polla Records taldeen abestien lehen bertsioak. Bertsioei gero eta moldakuntza itxurosoa antzematen zitzaien eta Sutura Leve izenetik Sutura taldea izatera pasatu ziren 1998an. Hortik aurrera atarramentu gehiago lotuko zitzaion Sutura taldearen izenari. Punka ematen duen atarramentua, noski. Zein? Eurei galdetzea baino ez dago erantzun posible bat aurkitzeko. Sutura taldea hurbilduko da punk eragabetu eta kaotikora baina jarrera kutsuarekin. Jorge Reboredo soinu teknikariarekin kontaktuan jarri eta1999an Sutura taldeak 12 abestiko lehen maketa argitaratuko du, kantu bati “Rock and roll a la mierda” jarri zioten izenburua garbi gera zedin taldearen musika norabidea. 2001ean “Dios está en todas partes” autoekoiztutako lana plazaratuko dute. Dagoeneko, Sutura taldearen punka ezaguna da, eta ez bakarrik Trintxerpen. Autoekoizpenaren bidean berriro ere, bigarren diskoa “Beber y luchar” argitaratuko dute 2005ean. “Sutura, 10 años… haciendo el imbecil” fanzinea (berrogei orri taldearen historia zehazten) gehi lehen maketa cd euskarrian kaleratuko dute 2009an.

Sutura taldearen hirugarren diskoa “Sueños podridos” izenburukoa 2010eko martxoan grabatu dute Donostiako Hell Division-Iron Batasuna estudioan, Mogambo aretoko Lolo eta Etxabe egon dira teknikari lanak egiten. Sutura taldeak ez du musika arloan laguntzarik eskatu, dena eurek grabatu dute. Sutura taldeak ez du ezer inbentatu euren hirugarren punk danbatekoa den “Sueños podridos” diskoan. Punk jarrera, sentimendua, gogoa, amorrua, intranzijentzia (zergatik tranzijenteak izan boterea bera intranzijente denean?), bizipena, estiloa eta doinuen berri emango digu Sutura taldeak, behin eta berriro, asperraldi, anomia eta ahanturaren aurka.

Sutura taldeak ez gaitu, bakarrik, zipriztinduko bere punk doinuekin, goitik behera bustitzeko asmoa eta jarrera dute. Punk estilo zahar-gaztera. Pogoaren muturreko garraxia. Kantuen sentsibilitatea era zakar zein zuzenean. Sutura taldeak realzaleentzat “txuri urdin” abestiaren punk bertsioa sartu du diskoan, festa alaitzeko beste modu bat. Diskoaren bukaeran bitxikeria bat aurki daiteke. Sutura taldea abiadura bizian dator kantu zorrotz eta zuzenak eskainiz. Hitz gutxirekin gauza asko esaten. Sutura punk izan da eta horrela segituko dute.

Billa: bateria eta ahotsak
Ivan: baxua eta ahotsak
Endika: gitarra
Antxon: gitarra
Anartz: ahotsa


BAP!!!

| 1 comentarios




BAP! (Brigada Anti-Polizialak!) Andoainen sortu zuten 1984an Eneko Abregok, Andreuk, Drakek eta Txanpik, instrumentuak jotzen abilitate gutxi zutela. Euskal Herrian, Hardcore punk-a lantzen hasi zen lehen taldeetako bat izan zen BAP!! Bad Brains HxC taldearen influentzia nabarmenaz.
1986-an, lehen maketa grabatu zuten, Babarruna ta Aza Popularra!! izenekoa. Maketa hau kontzertuetan saltzen hasi ziren. Honen ondoren, lehen 4 abesti ofizialak grabatu zituztenCondenados a luchar (Discos Suicidas) diskorako. Diska horretan, Zer bizio, Porkeria T, Ultimatum, M.C.D. eta Danba taldeek ere parte hartu zuten.
1988-an, lehen diskoa kaleratu zuten (Bidehuts eta Etxehuts) Basati Diskak-en laguntzarekin. Diskoa grabatu ostean, Txanpik eta Andreuk taldea utzi eta beraien ordez Mikel Abrego(Enekoren anaia) eta Jomes sartu ziren. Honek, taldekideek elkarren artean instrumentuak aldatzea ekarri zuen. Drake, gitarra jotzetik, baxura pasako zen eta Jomes berriz, gitarra doinuez arduratuko zen. Formazio berriarekin, Zuria beltzez diskoa kaleratu zuten. Disko hori inflexio puntua izan zen taldearentzat, abestien soinua eta erritmoak nabarmen aldatu baitziren.
Taldearen hirugarren lana 1994-an kaleratu zen, Lehertzeko garaia izenarekin. Kasu honetan, diskoetxez aldatu zuten. Disko hau, Esan Ozenki diskoetxeak kaleratu zuen. Kritiko askorentzat, Diska hau BAP!!-ek egin duen diskorik onena da. Bai letra aldetik eta baita doinu eta erritmo aldetik, diskorik borobilena dela esan dezakegu, musikariek geroz eta hobeto jotzen baitzuten.
1996-an, taldea desegin zen, bere ibilbidea laburbiltzen duen ...ta bestela ondo? bideoarekin. Bertan, bideoklipak, elkarrizketak eta zuzeneko kontzertuen irudiak azaltzen dira. Taldearen azken kontzertua Andoaingo Gaztetxe zaharrean izan zen. BAP!!-eko kideak beti egon ziren gaztetxe honi lotuak. Kontzertu hau,CD eta DVD formatuan kaleratu zen Metak-en eskutik.
Gaur egun, BAP!!-eko kideak Anari edo Inoren Ero Ni taldeetan jarraitzen dute jotzen.



MICKY KAOS

| 0 comentarios

Micky Kaos taldea 1997ko egun arrunt batean sortu zen Albarito baxua (ex-Germen eta ex-Certificado de Defuncion), Nando gitarra (ex-Germen eta ex-Genocidio, Hernanikoak Cold Revengekin zerikusirik ez du), Maka bateria (ex-Certificado de Defuncion) eta Txinarro gitarrajolearen (ex-Optalidom eta ex-Santos Inocentes) eskutik. Denak ziren Donostia eta inguruetakoak. 1999an Kati batu zitzaien taldeari toke femenino bat emanez, ahotsean behintzat. Katiren sarrerarekin batera maketa grabatu zuten Leitzarango bailarako baserri galduren batean, Madarikatuak taldeko norbaiten laguntzaz. Maketak ez dio justizia egiten taldear,i korrika eta presaka grabatua izan bai zen, baina gaur egun talde honek utzitako arrasto bakarretakoa da; hor nonbait bada Hernaniko tilosetako zuzeneko bat edo lokalean grabaturiko zeozer ere.

Beste arrastoa Diario (V)asco egunkariko kritiko musikal batek duena da. Badirudi kritiko honi ez zitzaiola asko gustatu Micky Kaosen estiloa, punkiegia izateagatik edo batek jakin, eta denetarik esan zuen taldeari buruz. Noski, taldeak ez zuen oso ondo hartu kritika eta bolada luze batean mehatxupean ibili behar izan zuen kazetariak.

2002an taldea desagertu egin zen, baina taldekideak ez ziren geldik geratu. Txinarro, Albarito eta Makak Malos Tiempos taldea sortu zuten Marijorekin batera. Makari esker taldea honen maketa eta biografia lortu degu.



BRIGADA CRIMINAL

| 0 comentarios


1999-ko Urtarrila izando zen Lazkaon, Los Rockinson banaketa zela medio, Ikerrek (bateria) eta Haritzek ( kitarra eta ahotsa) zerbait egiten jarraitzea erabaki zutenean. Horrela kantuak ateratzen hasi ziren, saskibaloi pista batzuen azpian zeuden garaje batzuetan. Denborak aurrera egin ahala eta kanta batzuk osatu zituztela ilusita beste taldekide batzun beharra ikusi zuten. Gauzak horrela Ormaiztegiko Gari eta Iñigo Azpiazuri komentatu zieten ea parte hartu nai zuten taldean. Baiezkoaren ondoren hasi zen Brigada Criminal bere bidea jorratzen. Kantuen repertorioa osatu zutenean bere lehen kontzertua Berinen (Galiza) eman zuten, Haritz ere partaide zen Fist Fucking-ekin batera, 1999-ko Abenduaren 4-an. Hortik aurrera kontzertu ugari eman zituzten Euskal Herria barrena. 2001. Urtean taldeko gorabehera batzuk bide, Ikerrek ete Haritzek , Iñigo eta Gari gabe jarraitzea erabaki zuten.


Gauzak horrela, Fist Fucking taldeko kitarra zen Ander Oiarbideri deitu zioten (Fist Fucking taldea jadanik banandua zegoen), pare bat kontzertu egiteko, denboraz larri bait zebilen. Azkenik taldearen birrantolaketa baten ondorioz Joseba (Fist Fuckin-eko bateria eta Ikerren anaia) eta Aitor Aldanondo (Factoría 77-ko kitarra eta juergakidea) sartu ziren. Aldi berean Ikerrek baxua jotzen zuen talde paralelo batean (Grupo Salvaje), Brigadako taldekide ziren Haritz eta Josebarekin batera. Grupo Salvajeko laugerren taldekidea Nuevo Catecismo Catolico-ko Gonzalok (kitarra) osatzen zuen.


Kontuak kontu taldearen osaketa finkatu ondoren abesti berriak sortZen hasi ziren eta beraien lehen  Kontzertua Bergarako gaztetxean eman zuten 2001-ko Martxoaren 2-an. Urte horretan kontzertu ugari eman  stean Haritzek atzerrira joan behar izan zuen lan kontuengatik. Haritz itzuli ostean beste taldekide berri bat hartu zuten taldearen jestioa eramaten laguntzeko. Lan horretarako aproposena Uxi zela erabaki zuten eta Quinto Brigada ezizena jarri zioten. Denborarik ez zuten alperrik galdu, 2002. urte bukaeran beraien lehen lana kaleratu bait zuten. Lan hau ia bere osotasunean gaztelaniarrez zegoen kantatua. Produktore lanetan Fist Fucking-eko baxujolea zen Iñigo Kanpos ( Cabrero) ibili zen. Ekoizpen guztia beraien kontura egin zuten. Gauzak nahiko ongi joan zitzaizkien disko horrekin kontzertu ugari jo bait zituzten. Beraien base soziala Torrano taberna musícala zen aspaldidanik. Han ematen zituzten sobran zituzten ordu gehienak. Taberna bota egin behar zutela eta bertako nagusiak ( Torranito, Frasko, Carrasco, Espinote...) oroigarri bezela Single bat ateratzeko aukera eman zieten. Lan hau lau kantuz osaturiko binilo bat zen . Kantu hauek euskaraz kantatzeko erabakia hartu zueten, hau bait zen berien hizkuntza. Kolaboratzaile Captain Nemo-ko Javier Lecuona Amantegui Gancegui (Fist Fucking-eko abeslari ohia) izan zuten bertsio bat abestuz. Aurreko lanean ere aurki ziteken berak kantaturiko beste abesti bat. 2004. Martxoaren bukaeran beste sei abesti grabatu dituzte, Maiatzean Gor diskaetxearen eskutik aterako den diska batean parte hartzeko, Olaztiko Stupenda Jones-ekin batera.


ESTEKA

| 0 comentarios



Basauriko talde hau Suspenders eta Mundo Matadero taldeetako kideek osatu zuten punk eta hardcore doinuekin. 2011ean lau kantaz osatutako maketa kaleratu zuten.


KOMANDO ITINERANTE

| 0 comentarios



Dena 2004ean hasi zen, talde baten lehen kontzertua ikustean. Geure buruaru galdezka hasi ginen eszenatokian zarata ateratzen ari zen talde horrek kontzertu bat eskaini bazezakeen guk ere zergatik ez genuen berdina egingo. 2005ean bateria bat erosi eta Donostiako Loiola auzoko gaztetxe okupatu berrian ensaiatzen hasi ginen. Zenbait aldaketa eta inkorporazio eta gero, ensaiatzen hasi eta gutxira, lehen kontzertua eskeini zuten Loiolako Gaztetxeak urtezahar gauean antolatzen zuen Punkiloiean Afonia Hernaniarrekin batera. Hurrengo kontzertua egun batzuk  beranduago izan zen Martuteneko poligon 27an, bertan Malos Tiempos, Nazka, Ezer Onik Ez eta Apurtu taldeekin batera jo zuten. 2007ko Aste Santuan beraien lehen maketa grabatu zuten. Grabazioa eta belaxe Negro abeslariak taldea utzi zuen, geroago Afonian abesteko.





MALOS TIEMPOS - DEFECTO HUMANO SPLIT

| 0 comentarios



Martuteneko kartzelaren ondoan du ensaio lekua Pasaia/ Donostiako Malos Tiempos punk taldeak. 80. hamarkadako musikaren eragin handia dute (gitarra Optalidon taldean ibili zen). Defecto Humano taldea berriz Irunen sortu zuten Anti-Regimen eta Apurtu taldetako bi kidek. Diska hau Donostiako Atabal eta Hernaniko Txema tabernentzat dirua ateratzeko egin zuten 2006ean, bi taberna hauek talde hasi berriei laguntzen bai diete. Bi taledeek Reyerta Fanzinearen bildumetan eta jaialdietan parte hartu dute. Lan honetaz gain CD bana kaleratu dute beraien aldetik.

REYERTA FANZINEAN MALOS TIEMPOS TALDEARI EGINDAKO ELKARRIZKETA

En Martutene, al lado de la carcel, en un viejo poligono. Alli tienen el local Malos Tiempos pasaitarras/donostiarras, y alli fue donde les hicimos la entrevista. Alli, tambien puedimos escuchar algunas de sus canciones, las cuales recuerdan mucho a las de los años 80. No es de extrañar, ya ke el guitarra, Txinarro fue uno de los componentes de Optalidon. Tambien recuerdan algo a Vice Squad, por su cantante Marijo, claro.
¿Quienes formais el grupo? ¿con que objetivo lo formasteis? El grupo actual lo formamos, Alvaro (bajo), Txinarro (guitarra), Maka (bateria) y Marijo (voz). Nuestro objetivo es hacer lo que nos gusta, y a su vez, descargar tensiones diarias. ¿Cuando empezasteis con el grupo, y con que intencion? Empezamos en el 2001, en Astigarraga. Desde entonces, solo quedan Marijo y Maka. Muchos han pasado por el grupo, pero por diferentes razones tuvieron que dejarlo. Todos los que han pasado hemos sido colegas, ya que para nosotros, esa es una razon fundamental por la que crear un grupo, el pasar buenos momentos y ante todo tener buen rollo.
¿Anteriormente habeis formado parte de otros grupos, verdad? Excepto Marijo, el resto estuvimos en Miki Kaos.Txinarro estuvo en Optalidon y Santos Inocentes, Maka y Alvaro en Certifikado de Defuncion y por ultimo, Alvaro estuvo con los hernanitarras de Germen.
El Split CD que tenemos en nuestras manos, nacio con algun objetivo, no? ¿cual? Pensamos hacer algo a favor de los bares que fueron nuestro escondite, tales como, Txema (Hernani) y Atabal (Amara). Queriamos agradecerles las oportunidades que brindan a los grupos que estan emepzando y se nos ocurrio publicar este disco; los beneficios que se optengan les pertenecen. Pensamos hacer el disco con Defecto Humano, puesto que, ambos componentes somos viejos conocidos. Para cuando lo publicamos, el Txema ya estaba cerrado, por lo que los beneficios seran para el Atabal.
¿Cómo ha sido el proceso hasta sacar el disco? Tenemos que agradecer la ayuda de mucha gente. Nos costó mucho grabar las canciones. Desde que empezó el proyecto ha pasado un año hasta que ha salido el disco. ¡Presentamos el disco en junio, en el gaztetxe de Irun, con un calor asfixiante y a las 5 de la tarde! La maquetación, las copias y la distribución las hemos hecho por nuestra cuenta. Para vender, les pedimos 2 euros a los amigos y luego les damos el disco, jaja. Lo vendéis a dos euros.
¿Porqué tan barato? Es un precio simbólico. Por una parte, queríamos ponerlo lo más barato posible para vender muchas copias. Por otra, aunque fuera poco, teníamos que conseguir ganar algo para cumplir nuestro objetivo, ayudar al bar Atabal. Hoy en día, por cualquier txorrada te piden 10 euros, y tampoco es eso. Vuestra música se puede considerar punk.
¿De qué hablan las canciones? Hacemos música protesta e intentamos que las letras sean un reflejo de ello. El dinero, la política, el hambre, la policía... de eso hablamos. En total tenemos 14 canciones, por ejemplo: Alarma, Recuerdos, Oscuridad, La Venganza...
¿Tenéis intención de grabar un disco largo? Hace poco entró Álvaro como bajista. Entonces esa era nuestra intención: a medida que él aprendiera las canciones, acumular unas cuantas y grabarlas. Queremos conseguir estabilidad con este grupo, y sería bueno sacar un trabajo solo nuestro.
¿Cómo son vuestros conciertos? Intentamos tocar lo mejor posible, pero nuestra prioridad es que la gente se lo pase bien. Los que nos han visto dicen que nuestras actuaciones son divertidas, una vez Marijo salió vestida de butanera al escenario. Hasta ahora solo hemos dado cuatro conciertos: en La Kampsa de Pasaia, en el Gaztetxe de Irun, en Atabal y en Mutriku.
¿Cómo veis la situación de la música punk hoy en día? Vemos que hay mas unión entre los grupos a comparación con la que había hace unos años. Hay más hermanamiento, y nos gusta que nazcan nuevos grupos. Poco a poco estamos notando un ambiente parecido al de los años 80. Los componentes del grupo que han vivido esos años dicen que se juntaba más gente en la calle. Ahora se ven punkis de uno en uno en Donosti. Y los skins, en cambio, han cogido mucha fuerza. Además los que mandan se han dado cuenta de que no pueden destruir ese movimiento, por eso intentan tenerlo bajo control y la actitud de entonces se ha perdido. Hoy es una tendencia más musical. En los conciertos, ¡la gente aplaude!