BAP!!!
BAP! (Brigada Anti-Polizialak!) Andoainen sortu zuten 1984an Eneko Abregok, Andreuk, Drakek eta Txanpik, instrumentuak jotzen abilitate gutxi zutela. Euskal Herrian, Hardcore punk-a lantzen hasi zen lehen taldeetako bat izan zen BAP!! Bad Brains HxC taldearen influentzia nabarmenaz.
1986-an, lehen maketa grabatu zuten, Babarruna ta Aza Popularra!! izenekoa. Maketa hau kontzertuetan saltzen hasi ziren. Honen ondoren, lehen 4 abesti ofizialak grabatu zituztenCondenados a luchar (Discos Suicidas) diskorako. Diska horretan, Zer bizio, Porkeria T, Ultimatum, M.C.D. eta Danba taldeek ere parte hartu zuten.
1988-an, lehen diskoa kaleratu zuten (Bidehuts eta Etxehuts) Basati Diskak-en laguntzarekin. Diskoa grabatu ostean, Txanpik eta Andreuk taldea utzi eta beraien ordez Mikel Abrego(Enekoren anaia) eta Jomes sartu ziren. Honek, taldekideek elkarren artean instrumentuak aldatzea ekarri zuen. Drake, gitarra jotzetik, baxura pasako zen eta Jomes berriz, gitarra doinuez arduratuko zen. Formazio berriarekin, Zuria beltzez diskoa kaleratu zuten. Disko hori inflexio puntua izan zen taldearentzat, abestien soinua eta erritmoak nabarmen aldatu baitziren.
Taldearen hirugarren lana 1994-an kaleratu zen, Lehertzeko garaia izenarekin. Kasu honetan, diskoetxez aldatu zuten. Disko hau, Esan Ozenki diskoetxeak kaleratu zuen. Kritiko askorentzat, Diska hau BAP!!-ek egin duen diskorik onena da. Bai letra aldetik eta baita doinu eta erritmo aldetik, diskorik borobilena dela esan dezakegu, musikariek geroz eta hobeto jotzen baitzuten.
1996-an, taldea desegin zen, bere ibilbidea laburbiltzen duen ...ta bestela ondo? bideoarekin. Bertan, bideoklipak, elkarrizketak eta zuzeneko kontzertuen irudiak azaltzen dira. Taldearen azken kontzertua Andoaingo Gaztetxe zaharrean izan zen. BAP!!-eko kideak beti egon ziren gaztetxe honi lotuak. Kontzertu hau,CD eta DVD formatuan kaleratu zen Metak-en eskutik.
Gaur egun, BAP!!-eko kideak Anari edo Inoren Ero Ni taldeetan jarraitzen dute jotzen.
1 comentarios:
Jarri nahi badituk, hemen BAP!! en hiru zuzeneko agertzen dituk.
Ondo izan eta eman gogor!!!
Publicar un comentario