SASKARRAK - MAKETA
Saskarrak taldekoek eskuzabaltasun handiz beraien maketa pasa digute beraien biografiarekin batera. Mila esker aportazioagatik, segi egurra ematen!!
2009ko abuztuan elkartu ginen lehen ensaioa egiteko, Iruñeako Txantrea
auzoan; Garazi (bajuan), Gorka (baterian), eta erromatik EHra bizitzera
etorritako Lontxo (gitarran). Lontxo etortzerakoan hasten da aspaldi
buruan izandako ideiaren gauzatzea; txantrea bertako punk-oi talde bat.
Geroztik gaur eguneko osaera izan arte bi lagun pasatzen dira
ahotsatik, Jorge eta Hodei (akto reflejo) 2011an Jaunak (Banda Batxoki -
bateria) mikrofonoa hartzen duen arte. Bigarren gitarra bat ere sartzen
da, Ibarra, baina hilabete batzuen buruan uzten du.
2010ean Gazte
Asanbladaren bitartez auzoko musika taldeen asanblada sortzen da garai
oparoen señale eta, bertatik talde gazteen bilduma egitea proposatzen
da. Proiektu hortarako bi kanta grabatu genituen: "Hire Amorrua" eta
"Kolpez Kolpe".
2011ko inauteritan gure lehen kontzertua (lau kanta)
eman genuen Gorka eta Lontxoren etxeko terrazatik. eta ordutik aurrera
hasi ginen zuzenekoak eskeintzen.
2011ko urrian "eraikitzeko
suntsitzen" maketa grabatu genuen, Lesviolentan eta Leihotikan taldeen
ensaio lokalean eta bitarteko eskasekin, Germanen (lesviolentan)
eskutik. Konponketa handirik gabe kalera ateratzea erabaki genuen gure
musika ezagutzera ematen hasteko.Garai latzei aurre egiteko musika konprometitua.
0 comentarios:
Publicar un comentario