MICKY KAOS

|

Micky Kaos taldea 1997ko egun arrunt batean sortu zen Albarito baxua (ex-Germen eta ex-Certificado de Defuncion), Nando gitarra (ex-Germen eta ex-Genocidio, Hernanikoak Cold Revengekin zerikusirik ez du), Maka bateria (ex-Certificado de Defuncion) eta Txinarro gitarrajolearen (ex-Optalidom eta ex-Santos Inocentes) eskutik. Denak ziren Donostia eta inguruetakoak. 1999an Kati batu zitzaien taldeari toke femenino bat emanez, ahotsean behintzat. Katiren sarrerarekin batera maketa grabatu zuten Leitzarango bailarako baserri galduren batean, Madarikatuak taldeko norbaiten laguntzaz. Maketak ez dio justizia egiten taldear,i korrika eta presaka grabatua izan bai zen, baina gaur egun talde honek utzitako arrasto bakarretakoa da; hor nonbait bada Hernaniko tilosetako zuzeneko bat edo lokalean grabaturiko zeozer ere.

Beste arrastoa Diario (V)asco egunkariko kritiko musikal batek duena da. Badirudi kritiko honi ez zitzaiola asko gustatu Micky Kaosen estiloa, punkiegia izateagatik edo batek jakin, eta denetarik esan zuen taldeari buruz. Noski, taldeak ez zuen oso ondo hartu kritika eta bolada luze batean mehatxupean ibili behar izan zuen kazetariak.

2002an taldea desagertu egin zen, baina taldekideak ez ziren geldik geratu. Txinarro, Albarito eta Makak Malos Tiempos taldea sortu zuten Marijorekin batera. Makari esker taldea honen maketa eta biografia lortu degu.



0 comentarios:

Publicar un comentario