INFA RIOT

|




77ko Punkak izandako indarra galtzen zihoan, talde batzuk salduta, beste batzuk utzita; Tatcherismoaren garaiak ziren, krisia, liberalismoa, langile klasearen zapalkuntza... Kontestu horretan zenbait gaztek egoera horri aurre egiteko musika erabili zuten adierazpide bezela, horrela sortu ziren Sham 69, Cockney Rejects, Angelic Upstarts eta nola ez, Infa Riot.

Infa Riot taldea Londres iparraldeko auzo batean sortu zen 1980ean. Taldearen laugarren kontzertuan, Horsey Community Center-ean, ikusi zituen Mensik (Angelic Upstarts-eko abeslaria) lehenengoz eta horrenbeste gustatu zitzaizkion ezen taldeari buruzko artikulu bat publikatzea erabaki bai zuen. Garai hartan Sounds (The Gonads taldeko Garry Bushell-ek editatua) aldizkariarentzat lana egiten zuen Mensik.

1981ean Infa Riot-en bi kanta, "Riot Riot!" eta "We outnumber you", "Strength thru Oi!" albumean argitaratu ziren. Horrek zenbait ate ireki zizkien eta urte berean Secret Records disketxearekin kontratua sinatu zuten.

Hurrengo urteetan arrakasta handia izan zuten, baita kontzertu ugari eman ere. Kontzertu horietan arrunta zen biolentzia eta askotan borroka handiak izaten ziren. "New Punk Conventions" jaialdian adibidez Hammers futbol taldeko jarraitzaileek uste izan zuten West Hamm-eko jarraitzaileak jaialdian zirela eta arazo bila sartu ziren justu Infa Riotek jotzen zuen unean. Ilabete batzuk geroago beste borroka bat izan zen Acklam Hall aretoan Infa Riot jotzen ari zela. Gertaera horiek eta prentsak fama txarra eman zioten taldeari, egia da izenak eta kanten letrek ere ez zutela gehiegi lagundu. 

Baina agian taldearekin loturiko istilu handienak The Gathering of the Clans jaialdian izan ziren. The Exploited taldeko Wattie Buchan-ek "Fuck a mod" gabon kanta kantatu zuen, noski bertako modei ez zitzaien batere gustatu eta gau osoan zehar luzatu ziren istiluak izan ziren.

1982an Londreseko Southall auzoko Hambrough Tavern tabernan 4 Skins, Business eta Last Resort taldeek kontzertua eskaintzen ari zirela istilu larriak izan ziren asiar talde handi batek taberna molotoff koktelekin eraso ondoren. Prentsa sentsazionalista segituan hasi zen betiko zaborra botatzen. Ondorengo urteetan oso zaila izan zen Oi! kontzertuak antolatzea. Infa Riot taldea bertan izan ez arren zituen aurrekariengatik prentsan asko agertu zen taldea; azkenik, egoera ikusita, taldeari izena aldatzea erabaki zuten Infa´s izena jarriaz. 1984ean desegin ziren.



0 comentarios:

Publicar un comentario