%30
Udako oporrak edo hobeto esanda resaka pasa ta gero berriro ere martxa hartzen joan beharko gera, asike hona hemen talde zahar bat, on egin!!! %30 taldea Andoainen sortu zen 90. hamarkada aldean, grabazio hau 96koa dela uste det. Euskal hardcorraren sorleku izan den herrian sortua izanik talde honek ere estilo bera lantzen du, nola ez punkarekin nahastuz beti ere. Estilo aldetik bateria azkarra eta erritmo sendokoa nabarmentzen da. Letretan bestalde gustatzen ez zaiena kritikatu edo beraien ideiak azaltzen dituzte. Kanta gehienak euskeraz dira, baina gaztelera edo ingelesa ere darabilte.
0 comentarios:
Publicar un comentario