AKATZ

|


Gaurkoan horrenbeste gustatzen zaigun kaleko doinuaz hurrunduko gera Euskadi Tropikala ezagutzeko. Akatz taldeak urte asko daramatza gure artean, 1992tik hain zuzen. Garai hartan Bakion hasi ziren entseatzen, baina  taldea ez zen guztiz osatu lau urte igaro arte. Jamaikako doinuak joaz eta rudeboy kultura biziz  talde originala lortu dute. Euskera, gaztelera zein ingelesez kantatzen dute. Beren lehen lanak autoproduzituak izan dira: "Ez zaitez gera dantza gabe" (1994), "One car" (1997), "Akatz" (1998), "Particular costa" (2000). Taldea fama lortzen hasi zenean Getxoko Brixton Records zigiluarekin harremanetan hasi ziren lanak kaleratzeko. Disketxe honekin batera zenbait lan ugari kaleratu dituzte ere.


1 comentarios:

Kaskamotzreggae dijo...

Euskal herriko ska-regga etalderik onena! se sale! Urtarrilak 5etan bilboko kafe antzokian euren 20.urteurrena ospatuko dute!!!!!

Publicar un comentario